XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Paleolitoa Euskal HerrianLehen gizakiak, ehizaz aparte, landareak eta fruituak biltzen zituela esan dugu.
1. Zer landare eta fruitu bilduko zituen gizakiak garai hartan?
2. Zein fruitu eta landare ezagutzen dituzu, Euskal Herrikoak direnak eta bertakoek landatu gabe irteten direnak?
3. Nork burutuko zuen ekintza hori?
63. jarduera
Janariez gain lehen gizakiak arropak ere beharrezko izango zituen, garai haiek oso hotzak baitziren.
Orain arte ikusitakoarekin erantzun iezaiezu ondorengo galderei.
1. Garai hartan zerez egingo zituzten arropak?
2. Nork egingo zituen? Zergatik?
3. Zer tresnaz baliatuko ziren arropa horiek egiteko?
64. jarduera
Gaur egun, oraindik ere, bada Paleolito garaiko bizimoduaren antzeko ohiturak eta bizitzeko erak dituzten zenbait tribu. Besteak beste, hauei esker jakin dezakegu garai hartako bizimodua eta gizartearen antolaketa nolakoak izan zitezkeen. Horren adibide bezala